ZIENTZIA AZOKA
Apirilaren 21ean, Ikastolako DBH 2, 3. eta 4. mailako zenbait ikaslek, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera,, Elhuyar Fundazioak Bilboko Plaza Barrian antolatutako Zientzia Azokan parte hartu eben.
Ikerlari gazteek bertaratu zan jendeari ikasturtean landutako ikerketa proiektuak azalduz emon eben eguna. Lanen nondik-norakoak aurkeztu eta zehaztasunak emoteko aukera paregabea izan eben.
Esan gabe doa, ikasleek eginiko lanek itzelezko arrakasta izan ebela. Ondorioz, aurkeztutako zortzi lanetatik bostek eskuratu eben saria. Zorionak, guztioi!