DBH 1. MAILAKOAK EKAINBERRIN ETA LILI JAUREGIAN
Ikastolako DBH 1. mailako ikasleak, maiatzaren 8an eta 9an, Zestoan dagozan Ekaingo erreplika dan Ekainberrin eta Lili Jauregian izan dira.
Ekainberrin, historiaurrean murgildu dira, koba bisitatuz eta hainbat tailerretan parte hartuz.
Lili Jauregian, ostera, antzeztutako bisita gidatuari esker, Euskal Herriko XVII. mendeko bizitzaren barri jaso dabe.