URTE BIKO IKASLEAK ALLUITZ NATURAN
Urkiolako Parke Naturalean dagoan Alluitz mendi magalean dogu Alluitz Natura, nekazaritza jarduerak ezagutarazteko enpresa. Maiatzaren 11n urte biko ikasleok, naturaren barri izan eta honetaz gozatzea helburu izanik, nekazari-ustiapen batean eguneroko lana zertan datzan ikusi eta ikasi genduan. Eguraldia lagun, hainbat jarduera egin eta aberez inguraturik emon genduan eguna. Zein ondo ibili ginan!