2023/2024 IKASTURTEA

ETORRI GURERA JARDUNALDIA

ETORRI GURERA JARDUNALDIA

Ikastolan lehen aldiz, bagilaren 8an Haur Hezkuntzan eta 15ean Lehen Hezkuntzan, Etorri Gurera jardunaldia izango dogu. Etorri Gurera jardunaldia egun berezia da bai irakasleentzat, bai familientzat, baina batez be, ikasleentzat. Egun hau, gogoz eta pozarren bizi izaten dabe, azken batean, hiletan ikasi daben guztia motibaturik eta harrotasunez partekatzeko modua izango da eta. Jardunaldia proiektua amaitutakoan burutuko dogu, geletako hormek proiektu osoan garatutakoa erakusteko eta gurasoei gonbita egiteko egokiera eskainiko deuskuelarik.
Maila bakoitzak, egun horretarako prestatuko dauzan jarduera zehatzek, ikasketa zein izan dan argi eta garbi adieraziko deuskue. Beraz, gela eta pasilloetatik joanez, ikasleek proiektuetan eskuratutako ulermen froga edota ebidentziak agerian izango doguz.
Ondorengo egunetan jasoko dozuez jardunaldi honi buruzko barri zehatzagoak.

ARGAZKI GALERIA

ETORRI GURERA JARDUNALDIA