IRAES 21: ESTATUKO CONFINT-ERA GOAZ! | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

IRAES 21: ESTATUKO CONFINT-ERA GOAZ!

  • IRAES 21: ESTATUKO CONFINT-ERA GOAZ!
282018ko irailak

Iaz DBHko hainbat ikaslek gogotsu parte hartu eban IRAES21 (Iraunkortasunerako Eskola) proiektuan. Ikasturte amaieran, Ikastolako lau ikasle joan jakuzan Busturian izan zan Euskal Confintera (Lur planeta zaintzeko gazteen konferentzia). Bertan egindako lanak, Estatuko Confintera joateko ateak zabaldu eutsozan Begoñazpi Ikastolari. Hori dala eta, DBH 2. mailako Natalia Solaun eta Markel Herrera izango dira urriaren 17,18 eta 19an Alcarazera (Albacete) joango diran ikasleak. Dana dala, zorionak talde guztiari emon behar deutsoguz!