GAMIFIKAZIOA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

GAMIFIKAZIOA

  • GAMIFIKAZIOA
  • GAMIFIKAZIOA
  • GAMIFIKAZIOA
272018ko azaroak

Gamifikazioa, jokoen teknikak erabiltzean datza; barritzailea eta parte hartzailea dan metodologia honek, hartzailearen jarreran aldaketak eragitea izango dau xede. Honeexek dira hobetuko diran adierazleak: komunikazioa, parte hartzea, gogogabetasuna, sormena…
DBH 1. mailako ikasleak 1. ebaluazioan “Los Juegos del Hambre” deitutako gamifikazio proiektua egiten ibili dira. Honen helburua eskarmentu bako “Ikasle”tik “Nagusi”ra igarotzea da. Horretarako, ikasleek hainbat saiotan lortu dabezan txartelakaz, pertsonaiak aurrera joan dira. Batzuetan, txartelak jarrera eta ahaleginaren ondorioz lortu dabez, beste batzuetan saioan agerturiko zenbait erronkaren ondorioz.
Proiektu honen azken helburua jarduera-kooperatiboa burutzea izan dala azpimarratu behar dogu. Horregaitik, ba, parte hartu gura izan daben ikasleek, ikastordutik kanpo eta bere distritoaren alde egiteko, 100 km egin behar izan dabe. Kilometroen jarraipena egiteko STRAVA aplikazioa erabili da, honek astean ikasle guztiek egindako kilometroak be erakutsi deuskuz.