2023/2024 IKASTURTEA

DBH 3. MAILAN ESAN EZ! PROIEKTUA ABIAN DA

DBH 3. MAILAN ESAN EZ! PROIEKTUA ABIAN DA

Atzo, zemendiaren 26a, hurrengo asteetan Bidesari Elkarteagaz batera garatuko dogun Esan Ez! programaren lehen saioa izan genduan.
Irabazi asmorik gabekoa dan Bidesari Elkartea, kartzela pastoraltzak sortu eban 1994an. Ordutik hona, heziketan eta gizarteratzean lagunduz, kartzelan dagozan pertsonakaz egin dau lan.
Esan Ez! proiektuak, Bigarren Hezkuntzako ikasleei droga kontsumoari zelan aurre egin lantzea dau helburu. Hezkuntza programa honen oinarri nagusietako bat, drogamenpekotasunak delituren bat egitera bultzatu eta ondorioz, kartzelan egon diran edota dagozan pertsonen testigantza eta esperientzia zuzena da.
Zezeilera arte DBH 3. mailako geletan landuko dogun programa hau, lau saiotan banatu dogu. Dana dala, informazino gehiago gura badozue, esteka honetan dozue: http://www.bizkeliza.org/eu/barria/detail/News/drogei-ezetz-esateko-esan-ez-egitasmoaren-aurkezpena-1/
 

ARGAZKI GALERIA

DBH 3. MAILAN ESAN EZ! PROIEKTUA ABIAN DA