2023/2024 IKASTURTEA

EUSKARALDIA

EUSKARALDIA

Aspaldi sortu zan Euskera, zenbaezinak dira egunak, hamaika! Eta hamaika dira Euskaraldia ospatzen hasi ginanetik emon doguzan egunak. Euskal Herri mailan azalduriko ariketa sozial hau, zelan ez, Ikastolara be ekarri gura izan dogu, aldaketatxoren bat egin eta ospakizun bihurtuz. Hamaika egun honeetan, era guztiz ludikoan, gure Ahobiziek euskera erabiltzeko aukera izan dabe. Hainbat jarduera egin dogu: abestu, dantza egin, apaingarriak prestatu zein asmakizunak asmatu. Horrez gain, Euskaraldian murgilduz, etxean zein kalean, gainontzeko Ahobizi eta Belarriprest guztiekaz euskeraz hitz egin dabe. Euskeraren maratoi honi bukaera emoteko, abenduaren 3an Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatu dogu, hau bai hau giroa! Eta orain, beste hamaika egunez euskeraz bizitzeko prest?

ARGAZKI GALERIA

EUSKARALDIA EUSKARALDIA EUSKARALDIA EUSKARALDIA EUSKARALDIA EUSKARALDIA EUSKARALDIA EUSKARALDIA