ESNATU IBILBIDEA ETA ABENDUALDIKO HITZAREN LITURGIA
Datorren zapatuan, abenduaren 15a, arratsaldeko 18:00etan Ikastolan Abendualdiko sendi arteko Hitzaren Liturgia izango dogu. Ospakizun honen ostean, bildutako guztiok txokolatea hartu eta Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko aukera izango dogu.
Gainera, apurtxo bat arinago, arratsaldeko 16:00etan, Esnatu Ibilbideko bigarren saioa antolatu dogu. “Esnatu Ibilbidea” 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dabezan familiei zuzendutako kristau hastapenak lantzeko ibilbidea da. Aurreko saioetan parte hartu ezin zenduen familiok proiektuari buruzko barri gehiago jakin gura badozue, aritzlucea@begonazpi.org helbidera idatzi edo telefonoz deitu daikezue.
Zapatuan ikusiko dogu alkar!