2023/2024 IKASTURTEA

ELEKETAN PROGRAMAKO TAILERRAK

ELEKETAN PROGRAMAKO TAILERRAK

Azken aste honeetan, Eleketan programaren bidez, Lehen Hezkuntzako ikasleek, Euskal Herriko uriburuetako leku garrantzitsuez, artzain-txakurrak egiten dauan lanaz, aurreko belaunaldietan Gabonetan ondo gordetako ogi salutadoreaz gehiago jakiteko zein burdina zelan lantzen zan ikasteko modua izan dabe. Oraingoan, Lehen Hezkuntzakoak izan dira, zemendian gainontzeko etapetan Euskal kulturaren barri gehiago ikasleei erakutsi deutsien tailerrez gozatu dabenak.
Gainera, hiruhileko honetan gure historia eta usadioen beste sei gai lantzeko aukerea be izan dabe. Lehen zikloan Gabonak eta artzaintza gaiak landu dabez; bigarrenean ikasleek bai herri-kirolak, bai ipuinak egin dabez; hirugarren zikloan, ostera, Euskal Herriko antzinako erroten eta burdinolen barri gehiago jaso eta ikasi dabe.
Eleketan tailerrak egiten poz-pozik ibili dira, orain bigarren hiruhilekoak noiz helduko zain dagoz!
 

ARGAZKI GALERIA

ELEKETAN PROGRAMAKO TAILERRAK ELEKETAN PROGRAMAKO TAILERRAK ELEKETAN PROGRAMAKO TAILERRAK ELEKETAN PROGRAMAKO TAILERRAK ELEKETAN PROGRAMAKO TAILERRAK