HH URTE BIKO GELETAKO EREDU PEDAGOGIKO BARRIA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

HH URTE BIKO GELETAKO EREDU PEDAGOGIKO BARRIA

  • HH URTE BIKO GELETAKO EREDU PEDAGOGIKO BARRIA
  • HH URTE BIKO GELETAKO EREDU PEDAGOGIKO BARRIA
  • HH URTE BIKO GELETAKO EREDU PEDAGOGIKO BARRIA
  • HH URTE BIKO GELETAKO EREDU PEDAGOGIKO BARRIA
112019ko otsailak

Urte biko geletan aurrera daroagun aldaketa metodologikoaren zati garrantzitsu bat daborduko martxan jarri dogu, besteak beste, esperimentazio tailerrak eta zirkulazio librea.
Horregaitik, goizetan, ikasleek korroa egin eta hamaiketakoa jan ondoren, esperimentazio tailerretan zein zirkulazio librean ibiltzen dira.

Esperimentazio tailerretan, zentzumenen bidez, urtaroen inguruko hainbat ezaugarri lantzen dogu. Tailer honeen helburuak honeek dira: Zein dira urtaroen ezaugarri nagusiak? Zein eragin dau eguraldiak paisaiaren eraldaketan? Zentzumenek laguntzen deuskue ez dakidan zerbait ikasten?

Zirkulazio libreak, aldiz, jolasa dau oinarri. Une honetan hainbat dira ikasleek dabezan proposamenak: sukaldea, tailerra, musika, dokumentalak, pinturagintza, legoak...