2023/2024 IKASTURTEA

EITB

EITB

LHko 3.mailako eta 4.mailako ikasleak Bilbon dagoan Eitb-ko eraikina bisitatzera joan ziran.

Ikastolatik irten eta metrora oinez joan ziran San Mameserarte. Eitb-ra heltzean Goizanek (bertako bisita gidariak) eraikina barrutik erakutsi eutsen. "Boulevard" irrati saioan sartzeko aukera izan eben, baita airean egozala agurtzeko aukera ere.

Horren ostean eitb-ko langileak, eta kablez eta ordenagailuz betetako gela bat ikusi ebezan. Azkenik, Teleberriko platoa ikustera joan ziran eta bertan talde argazkia atara eben.

Irteeran ederto pasa dabe gure ikasleek.

Hurrengorarte Eitb!

ARGAZKI GALERIA

EITB EITB EITB