GERIZONDOA IKASTOLAN
Ikastola inguruan birlandatu barri dogu beste zuhaitz bat, gerizondo gazte bat. Dakizuenez, Ikastolak ingurumena zaindu eta honetan hezitzeko konpromisoa dau. Zelan ez! Zeregin honetan gurasoak be bidelagun doguz. Oraingo honetan, Julianen eta Josebaren laguntzaz, erraz-erraz landatu dogun gerizondotxoa zaintzea, hemendik aurrera ikasleen zeregina izango da. Danok ikusiko ahal dogu haziera prozesua!