2023/2024 IKASTURTEA

Itsas Museoa eta Artxanda

Itsas Museoa eta Artxanda

Maiatzaren 11n eta 12an Lehen Hezkuntzako 2. mailakook dibertigarria bezain hezigarria dan urteera izan genduan.

Goizean, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ibili ginan, bertan Piraten jokoaren arrastoei jarraituz, museoko hainbat altxor aurkitu genduzan. ATILA eskola-belaontzia bertan egoala jakinda, barrura sartu eta ikusi ondoren, bakoitzak eginiko miniatura-belaontzia eskuan genduala urten genduan.

Eguerdian, autobusak Artxandako Funikularreko geltokiraino hurreratu ginduzan. Funikularra hartu eta Bilbo beste ikuspegi batetik  ikusteko aukera izan genduan. Bazkaltzeko eta jolasteko tartea be izan genduan. Egun zoragarria!

ARGAZKI GALERIA

Itsas Museoa eta Artxanda