2023/2024 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolako I. Futbol EuskAra Egunean, EuskAra eta Futbola uztartuz

Begoñazpi Ikastolako I. Futbol EuskAra Egunean, EuskAra eta Futbola uztartuz

2016ko ekainaren 4an, Begoñazpi Ikastolan I. Futbol Euskara Eguna ospatu genduan, futbolean euskara sustatzea helburu dauan ekimen barria. Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako 17 taldek parte hartu eben, guztira Bizkaiko 150 neska-mutilek futbolaren eta euskararen jaiaz gozatzeko parada izan ebelarik.

Goizean, Lehen Hezkuntza 3-4 mailakoen txapelketak jokatu ziran, guztira bost taldek osatutako txapelketa bi jokatuz; txapeldunak, Andra Mari B eta Lumo izan ziran, hurrenez hurren. Arratsaldean, Lehen Hezkuntza 1-2 mailakoen txanda heldu zan. Lumok lehenengo mailako txapelketa irabazi eban eta bigarren mailakoa, aldiz, Begoñazpik. Guztira,  36 partida jokatu ziran.

Maila bakoitzeko irabazleek garaikurra jaso eben baita bakarkako teknikako zirkuituko irabazleek be. Era berean, Ikastolako aretoan antolatutako Futbol Quiz-ean parte hartu eben jokalarien artean, Euskal Selekzioko kamiseta ofiziala zozketatu zan. Bestalde, kanpotik etorritako hainbat taldek Amets Arzallus bertsolariak sortutako bertsoa jaso eben.

Antolakuntzan lagundu deuskuen Evolution Sports kirol enpresako arduradun eta entrenatzaileei eskerrak emon beharrean gagoz. Euskal Futbol Federazioa eta Athletic Club Fundazioa be gogoan izan behar doguz proiektu honegaz bat etortzeagaitik.

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolako I. Futbol EuskAra Egunean, EuskAra eta Futbola uztartuz