2023/2024 IKASTURTEA

Fisikan eta Kimikan murgilduz

Fisikan eta Kimikan murgilduz

Irailaren amaieran, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek hasiera emon eutsen Fisika eta Kimika ikasgaian ikasturtean garatuko dabezan zenbait ekintzari.

Ikasleek eurek eginiko eta landutako higidurei buruzko argazki-erakusketa bategaz hasi baginan be, ikasturteak aurrera egin ahala,  helburu bikoitza daben beste ekintza batzuk egingo doguz. Besteak beste, Fisika eta Kimika ikasgaia aukeratu daben ikasleak, eguneroko bizitzetan ikasgaian landutakoa aldez aurretik uste ebena baino baliagarriagoa dala  eta hurrago dabela konturatuko dira. Bestalde, ikasgai hau jorratzen ez daben ikasleek, ikasgai honen barri izan eta zertan datzan jakitea be ahalbidetu dogu.

Eskerrik asko, guztioi egindako ekarpen interesgarriengaitik.

ARGAZKI GALERIA

Fisikan eta Kimikan murgilduz