2023/2024 IKASTURTEA

Ingeles metodoa

Ingeles metodoa

Guraso agurgarriak,

Ikasturte honetan ingeles metodoa aldatu dogu. Metodologia hau gehiago lotzen da ikastolaren eredu pegagogikoaz. Ariketak banan-banan zein taldean lantzekoak dira. Adimen anitzak lantzen dauz .Atzerriko hizkuntza baten oinarri sendoa ahozko adierazpena da eta metodo honek  klaseko lanaren barruan garrantzia handia emoten deutso adierazpen honeri.

Metodo honek Home Schooling deritzon atala lantzen dau eta horretarako zeuen laguntza oso baliogarria da. Home Schooling etxean lantzeko ariketa lagungarriak dira. Honen helburua sendiaren arteko interakzioa da ingelesa oinarri hartuta. Horrela, ikasleek ingelesa  euren egunerokatasun eta hurbileko ingurumenean barneratuko dabe. Bide batez , zeuen seme-alaben ikaskuntza prozesua ikusiko dozue . Aldi berean, parte hartzaile izando zarie gelan ikasitakoa praktikan jarriz eta  barneratze prozesua burutzen.Gomendatzen dogu entzumen ariketa hau ,leku isil eta zaratarik ez dagoan gela batean egitea. Entzumena gura dozuen beste errepikatu ahal da edo beharrezko ikusten dozuen  alditan.

ARGAZKI GALERIA

Ingeles metodoa Ingeles metodoa Ingeles metodoa