2023/2024 IKASTURTEA

GALICIENCIA 2016

GALICIENCIA 2016

Azaroaren 16tik 18ra, batxiler lehenengo mailako ikasleak diran Alvaro Hernandez eta Izaro Martinez, Ourensen izan dan, Galiciencian, hots, azoka zientifikoan egon dira. Bertan, ‘eColors’ taldearen ordezkari bi honeek, paper-zati bustiak berrerabiltzeko proiektu zientifikoa aurkeztu dabe.

Galiciencia Galiziako zientzia azokarik handiena da. Aurtengo edizioan, 75 proiektu zientifiko berritzaile aurkeztu dabezan Galizia, Asturias, Katalunia eta Euskadiko ikasleak bildu dira.  Azokara Galiziako hainbat ikastetxetako 2.000 ikasle baino gehiago bertaratu dira. Proiektuak ezagutarazteaz gain, ikasleek matematikako tailerretan parte hartzeko aukera be izan dabe, matematikaren ideiak eta aplikazioakeguneroko bizitzan aztertuz.

Dakizuenez, Alvarok eta Izarok aurkeztutako proiektua paper-zati bustiak berrerabiltzean datza, edredoi eta zamarretan isolatzaile moduan erabiliz. Proiektu hau, iazko ideia barritzailerik onena izateagaitik saritu eben Elhuyarren Zientzia Azokan eta First Lego League Euskadin. Horren ondorioz, mundu mailako FLL Global InnovationAward lehiaketan Espainia ordezkatzeko hautatua izan zalarik.

 

Barri gehiago izan gura badozue: Cadena Ser, Crtgv, Faro de Vigo

ARGAZKI GALERIA

GALICIENCIA 2016 GALICIENCIA 2016 GALICIENCIA 2016