2023/2024 IKASTURTEA

Bilboko metrora bisita

Bilboko metrora bisita

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok TXAPELA BURUAN, IBILI MUNDUAN…  proiektuari ekinez, Metro Bilbao goitik behera ikustera joan gara.

 Hiriarteko trenaren eraikin nagusian hasi genduan  bisitan,  garraiobide hau abian jarri zaneko eta  honen bilakaerari buruzko bideoa ikusi ondoren, galdera bidezko jokoan jardunez, jasotako informazioa barneratu genduala erakutsi genduan.

Handik, metroaren garuna dan ATNra (Aginte Toki Nagusia)  zuzendu ginan. Bertan pantailen bidezko kontrola zein trenen zirkulazioa zein instalazioak ondo egozala ikusi ahal izan genduan. Adibidez,  tren bakoitzaren kokapena, ordutegiak, energia, segurtasuna…

Baina bidaiarik bereziena eta onena egiteko genduan! Gidariaren kabinan sartu eta…zuzen-zuzenean, bertatik bertara, metroko trenbide aldaketa eta buelta zelan emoten dauan ikusteko aukera be izan genduan. Hasi gara munduan bidaiatzen!

Eskerrik asko, Metro Bilbao!

ARGAZKI GALERIA

Bilboko metrora bisita Bilboko metrora bisita Bilboko metrora bisita Bilboko metrora bisita