2023/2024 IKASTURTEA

Kirol-solasaldia: Borja Mendia eta Ainara Ramasco

Kirol-solasaldia: Borja Mendia eta Ainara Ramasco

Abenduaren 19an, astelehena, Borja Mendia eta Ainara Ramasco, Bilbao Basket eta GDKO Ibaizabaleko saskibaloi jokalari profesionalak, hurrenez hurren, Begoñazpi Ikastolan izan ziran. Moderatzaile lanetan, Athletic Club eta Euskal Selekzioko jokalari ohia, Koikili Lertxundi, ibili zan.

Ekitaldi honen helburu nagusiak kirolaren baloreak, kirolarien arteko bardintasuna eta euskararen erabilera lantzea izan ziran. Saio honetan, Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko saskibaloi taldeetan jokatzen daben ikasleek parte hartu eben.

Moderatzaileak proposatutako gaien inguruko solasaldia amaitu ondoren, ikasleek irakasle rola hartu eta Borja eta Ainarari hainbat galdera egin eutsien. Ekitaldiaren amaieran, saskibaloi jokalariek sinatutako postal bana oparitu eutsien ikasleei.

ARGAZKI GALERIA

Kirol-solasaldia: Borja Mendia eta Ainara Ramasco Kirol-solasaldia: Borja Mendia eta Ainara Ramasco Kirol-solasaldia: Borja Mendia eta Ainara Ramasco Kirol-solasaldia: Borja Mendia eta Ainara Ramasco