2023/2024 IKASTURTEA

Euskara eta saskibaloia uztartuz Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Eguna

Euskara eta saskibaloia uztartuz Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Eguna

Beste urte batez,2017ko urtarrilaren 3an, martitzena, Begoñazpi Ikastolan VI. Saski Euskara Eguna ospatu genduan, saskibaloian euskara sustatzea helburu dauan txapelketa.

 

Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako 29 taldek parte hartu eben, guztira Bizkaiko 300 neska-mutilek saskibaloiaren eta euskararen jaiaz gozatzeko parada izan ebelarik. Algortako San Nikolas; Bilboko Artxandape, Deustuko eta Urretxindorra; Gernikako San Fidel eta Leioako Betiko ikastolak; Basauriko San Jose ikastetxea  eta CB Santutxu eta Zornotza ST klubak izan dira aurten gugaz bat egin dabenak.

 

Goizean eskola (LH 1-2), aurre-mini (LH 3-4) eta mini (LH 5) txapelketak jokatu ziran, guztira hiru eta bost taldek osatutako 5 txapelketa jokatuz. Arratsaldean, mini neskak 05 (LH 6) eta haur kategoriako (DBH 1-2) mutilen nahiz nesken txanda heldu zan. Orotara, goiz eta arratsaldez 50 partida jokatu ziran. Maila bakoitzeko irabazleek garaikurra jasotzeaz gain, lehen sailkatuetako jokalari onen biek eta KAO txapelketako irabazleek be jaso eben saria.

 

Aurten be, aldi  berean antolatu da Saski Quiz-a lehiaketa Ikastolako aretoan, parte  hartzaileek, Bizkaiko saskibaloiaren eta saskibaloian erabiltzen dan euskerari buruzko galdetegia bete behar izan dabe, Begoñazpi taldeak be jaso dau saririk. Gainera, sari-banaketaren amaieran, umeen artean Bilbao Basketeko jokalariek sinatutako kamiseta eta baloia be zozketatu ziran.

 

Antolakuntzan lagundu deuskuen Begoñazpi Ikastolako ikasle, ikasle ohi eta Evolution Sports kirol enpresako arduradun eta entrenatzaileei eskerrak emon beharrean gagoz. Proiektu honegaz bat etortzeagaitik, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, BizkaiaBasket Fundazioa, Bilbao Basket eta Gernika KESB be gogoan izan behar doguz.

ARGAZKI GALERIA

Euskara eta saskibaloia uztartuz Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Eguna Euskara eta saskibaloia uztartuz Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Eguna Euskara eta saskibaloia uztartuz Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Eguna Euskara eta saskibaloia uztartuz Begoñazpi Ikastolako VI. Saski Euskara Eguna