2023/2024 IKASTURTEA

SALAMANCA

SALAMANCA

Begoñazpi Ikastolako Batxilergo bigarren mailako ikasleok, lau irakaslegaz batera,  urtero joaten gara unibertsitate-hiri eta platereskoaren erakusgarri dan Salamancara. Bertako Rona Dalba hotelean izan gara lau egunez, eguenetik domera. Hiriak dauan historia- eta arte-ondare joriak aukera zabala emon deusku ibilaldi oparo bezain interesgarria egiteko. Lehen geldialdia Heriotzaren Etxearen aurrean eta Urtsulen Komentuaren atzean dagoan bilbotarra zan Miguel de Unamunoren eskultura espresionistaren aurrean egin dogu. Barroko zertzeladez jositako Klerikotzaren bikaitasunaz jabetu ondoren, Maskorren Jauregiaz gozatu dogu. Eta egunari amaiera emoteko, Europako unibertsitaterik zaharrenetarikoa dan Salamancako Unibertsitatearen handitasuna atsegin handiz hartu dogu. Han izan doguz ikasle guztiak adi-adi, ikasturtea arrakastaz amaitzeko kutuna dan zorioneko igela aurkitu nahian!  Era berean, Salamancako Katedral Zaharra eta Barria be ikusi doguz. Bertako zinborioetara neka-neka eginda heldu arren, bertatik bertara dagozan Lis Etxean (museo modernista) eta Calixto eta Melibearen Ortuan  be izan gara. Behin hemen egonda, Tormesko Itsumutil bihurriaren eskultura  eta apotea  aurrean dagozala, antzinako erromatar zubia gurutzatu dogu. 

Baina Salamacan ez ezik, Segovian be ibili gara. Hirian ikusgarriena, Akueduktua; hau egikaritzeak aho bete hortz itzi gaitu. Baina ez hori bakarrik, hiritik hiru kilometrora dagozan San Ildefonso Jauregia eta Beira Errege Fabrika be ikusi doguz. Aurten udabarria izan arren, edurra izan dogu, inguruak zuri-zuri egon diralarik.

Aurreko guztia, egunak emon badeusku, Plaza Nagusi zein inguruko kaleetako jai giroa lagun, gauak be izan dau eragina.  Baina danak bezala, amaitu egin behar eta Burgosko Miraflores Kartusia eta hiria bisitatu eta gero, Bilbora heldu gara, akiturik baina pozik.

ARGAZKI GALERIA

SALAMANCA SALAMANCA SALAMANCA SALAMANCA SALAMANCA