2023/2024 IKASTURTEA

ACNUR

ACNUR

Gure ikasle talde handi batek ACNUR taldeak egiten dauanaren barri jaso dau. Ikastolara, etorri jakun lagunak, Alvarok, errefuxiatuak zelan bizi diran eta mota askotako errefuxiatuak egon arren, egun gehiengoa guden ondorioz dala errefuxiatu azaldu euskun. Lehen egunetan familia bakoitzari bizi eta irauteko zer eta zeren barri emoten deutsen be erakutsi euskun, besteak beste, lo egiteko olana, tapakiak, janariak prestatzeko lapikoak,ontziak...hau da, egoera larria ezagutu dabenen edota kanpamentuetako bizitza egiteko oinarrizko osagaiak, ura, higienea, janaria…zein dan azaldu euskun.

 

Alvarok azaldutakoa entzun ondoren, errefuxiatuen bizimodua ulertzeko gai izan gara.

ARGAZKI GALERIA

ACNUR ACNUR