DBH 4. MAILAKO IKASLEEN AGURRA
Autengo ikasturtea amaitzear dagoanean, agur esateko unea heldu jaku. Hori dala eta, bagilaren 13an, martitzena, DBH 4. mailako ikasleek alkarreri agur esan eutsien. Ikasle gehienek Ikastolan jarraitu eta beste garai bati aurre egingo badeutsie be, beste batzuk Ikastolatik Joan egingo jakuz. Bizi izandako uneak gogoratzea eta aurerantzean onena izatea baino ez deutsuegu opatu nahi. Uda ona izan eta ekin lanari!