DBH 2: GARAPEN IRAUNKORRAREN ALDEKO FLASHMOB-A
DBH 2. mailako ikasleok, 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuak dirala eta, Unesco Etxeak antolatutako ekintzetan parte hartu dogu. Ekintzarik ikusgarriena, urriaren 27an Guggenheim aurrean egindako “flashmob”a izan da. Bizkaiko beste ikasle batzuekaz batera egindako dantza ekitaldian, planeta babesteko eta guztioi oparotasuna bermatzeko aldarrikapena egin dogu.