2023/2024 IKASTURTEA

AREITZ SOROA BASERRIRA!

AREITZ SOROA BASERRIRA!

Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleok Galdamesko Areitz Soroa Baserri eskolan  egon gara. Bertan  energiaren inguruko hainbat eduki landu doguz. Gure planetaren energia iturri nagusia dan Eguzkiak argia eta beroa emoten deusku. Honi esker, baratzak eta basoak izango doguz, petrolioaren energiaren oinarria be horixe izango dalarik. Aipagarria izango da jasangaritasuna eta honen garrantzia, beraz, murriztea, berrerabiltzea eta berziklatzea ezinbestekoa izango da. Era berean, papera berziklatzeko tailerrean, hau lortzeko zenbat eta zein eratako energia  behar dogun ikusi dogu, ingurumen zein energetikoki  be alderatuz. Bertan eraiki daben etxe jasangarriak, bertatik bertara, energia aprobetxatzeko dauzan zenbait material  aztertu doguz. Amaitzeko baratze ekologikoa ikusi eta bertako animaliak laztandu doguz.

Han ikasitakoa gelara eta etxeetara ekarri dogu, planeta zaintzeko gogotsu gatoz!

ARGAZKI GALERIA

AREITZ SOROA BASERRIRA! AREITZ SOROA BASERRIRA! AREITZ SOROA BASERRIRA! AREITZ SOROA BASERRIRA! AREITZ SOROA BASERRIRA!