2017 GAZTE ROLE MODEL SARIAK
Aurten, Begoñazpi Ikastolak emoten dauzan sarien, hau da, Gazte Role Model Sariak-en, sari-banaketa azaroaren 13an izan dogu. X. edizio honetako sarituak, emakumeak izan dira: arlo solidarioari jagokonez, Garbiñe Mendizabal eta arlo profesionalari jagokonez, Matilde Elexpuru.
Sarituak laster baten izango doguz batxilergoko ikasleakaz, euren ibilbidean beharrezkoak izan dabezan baloreak azaldu asmoz.
Matilde eta Garbiñe, zorionak!