2023/2024 IKASTURTEA

ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA

ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA

Joan dan barikuan, azaroak 17, Aita Santuak ezarritako Behartsuen Egunari begira, Egin eta Ekin! lelopean Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua izan genduan. Gure inguruan be premina larrian bizi diranak badagozala eta gero eta gehiago dirala erakutsi gura izan genduan; bide batez, Bizkaiko Elizeak euren alboan jarraitu gura dauala be aldarrikatu eban.

Casilda Iturrizar Parketik Zubiarte Merkataritza-gunera joan zan martxan parte hartu ostean, goizari amaiera emoteko, zinemara joan ginan gaiagaz loturiko pelikulak ikustera. Elizbarrutiak urtero antolatzen dauan ekitaldi honetan, LHko 6. mailako eta DBH 1.mailako ikasleek ordezkatu eben Ikastola.

ARGAZKI GALERIA

ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA ELIZBARRUTIKO ALKARTASUN ZEINUA