2023/2024 IKASTURTEA

KIROL-BERBALDIA

KIROL-BERBALDIA

Azaroaren 24an, barikua, Bidaideak Bilbao BSR gurpildun aulkiko saskibaloi taldeko jokalaria dan Asier Garcia izan genduan Begoñazpi Ikastolan. Moderatzaile lanetan, Athletic Club eta Euskal Selekzioko jokalari ohia dan Koikili Lertxundi ibili zan.

Ekitaldi honen helburu nagusiak kirolarien arteko bardintasuna eta euskararen erabilera lantzea izan ziran. Saio honetan, Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko saskibaloi taldeetan jokatzen daben ikasleek parte hartu eben.

Moderatzaileak proposatutako gaien inguruko solasaldia amaitu ondoren, ikasleek irakaslearen rola hartu eta Asierri hainbat galdera egin eutsien. Ekitaldiaren amaieran, saskibaloi jokalariak sinatutako postala oparitu eutsen ikasleei.

Antolakuntzan lagundu deuskuen Bilboko Udalari, Koikili Aterpetxeari eta EuSport-i eskerrak emon beharrean gagoz

ARGAZKI GALERIA

KIROL-BERBALDIA KIROL-BERBALDIA KIROL-BERBALDIA KIROL-BERBALDIA KIROL-BERBALDIA