2023/2024 IKASTURTEA

JAIOTZA LEHIAKETA

JAIOTZA LEHIAKETA

Aurten Ikastolan Gabonaldia ospatu asmoz, LH 6. mailako ikasleek, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartzeko jaiotza-lehiaketa antolatu dabe. Txapelketan parte hartzeko baldintzak honeexek izan dira: maila bakoitzeko pasabideak apaindu eta gelaka, antolatu dan erakusketarako jaiotza egin. Irabazleak hautatzeko orduan, originaltasuna edota lanen berezitasuna eta ikasleen parte hartzea izan dira batez be kontuan hartu dana. Gainera, zera azpimarratu behar dogu, gela guztiek parte hartu dabela eta honeek erakutsi daben interesa handia izan dala.

LH 6. mailako ikasleek osotutako epaimahaiak hauxe erabaki dau:

·         Haur Hezkuntzako pasabiderik onenarentzako saria, lau urtekoentzat, nahiz eta bost urtekoek aipamen berezia jaso.

·         Lehen Hezkuntzako pasabiderik onenarentzako saria, LH 5. mailakoentzat, aipamen berezia LH 2. mailakoentzat izan bada be.

·         Jaiotzarik onena LH 4. mailako ikasleentzat, aipamen berezia bost urteko ikasleek jaso dabelarik.

Antolatutako lehiaketa honek izan dauan arrakasta ikusita, hurrengo urteetan be ekingo deutsogulakoan gagoz.

ARGAZKI GALERIA

JAIOTZA LEHIAKETA JAIOTZA LEHIAKETA JAIOTZA LEHIAKETA JAIOTZA LEHIAKETA JAIOTZA LEHIAKETA JAIOTZA LEHIAKETA JAIOTZA LEHIAKETA JAIOTZA LEHIAKETA JAIOTZA LEHIAKETA