2023/2024 IKASTURTEA

IRRICLOWN

IRRICLOWN

Dakizuenez, aurten aratusteetan pailazo mozorrotzeko erabakia hartu genduan. Hori dala eta, LH bigarren ziklokoek ospitaletan ibiltzen diran pailazo mozorrotu ziran. Baina zer da pailazo honeek egiten dabena? Ba, aurreko bariku arratsaldean etorri jakuzan Irriclown taldeko Olivia eta Bosforo, euren lan interesgarriaren barri emoten.

Honeek, boluntario, astean ordu batzuetan, Gurutzetako Ospitalera joaten dirala esan eutsien, bide batez, bertan dagozan gaixo, senide edo langileak, une batez alaiago egotea helburu dabelarik. Horretarako prestakuntza garrantzitsua jaso behar izaten dabe, bai clown izateko, bai emozioak kudeatzen ikasteko.

Nahiz eta gogorra izan, merezi dauan esperientzia dala adierazi euskuen. Eskerrik asko Ikastolara etortzeagaitik eta batez be egiten dozuen lanagaitik!

ARGAZKI GALERIA

IRRICLOWN IRRICLOWN IRRICLOWN