ATEAK ZABALTZEKO EGUNA
Zemendiaren 28a izan da Lehen Hezkuntza 5. mailako Ateak Zabaltzeko Eguna. Ikastolara etorri jakuzan familiek, gaztelania, scienece eta ingeles ikasgaiak uztartzen dauzan Euskal Herria proiektuan seme-alabek egunero egiten daben lana, aurrez aurre eta zuzenean ikusi dabe. Esperientzia hau guztiontzat izan da aberasgarria, bai familientzat, ikasleek egindako talde-lanaz hausnartu dabela eta ondorioak atara dabezala ikusi dabelako, bai ikasleentzat egindakoa azaldu eta partekatu ahal izan dabelako.