2023/2024 IKASTURTEA

SENDI ARTEKO HITZAREN OSPAKIZUNA BAITA ELIKAGAI BILKETA BE

SENDI ARTEKO HITZAREN OSPAKIZUNA BAITA ELIKAGAI BILKETA BE

Martiaren 23an, zapatua, arratsaldeko 18:00etan sendi arteko Hitzaren Liturgia izango dogu Ikastolan. Ospakizunaren ostean, txokolatea hartuko dogu. Bertan, bai Bidezko Merkataritzako produktuak, bai Bihotza Eskuan proiektuko pultserak salgai izango dozuez.

Horretaz gain, gogoratu martiaren 25ean eta 26an, astelehen eta martitzena, Bizkaiko Elikagaien Bankurako produktuak batuko doguzala. Gehien behar diran produktuak honeexek dira:

1. Kontserbak
2. Olioa
3. Esnea
4. Umeentzako produktuak
5. Pasta, arroza eta aurrez prestatutako lekaleak
6. Gailetak
7. Kakaoa
8. Azukrea

Jarduera hau antolatzea errazagoa izateko, produktuok Ikastolako eraikin bakoitzeko sarreran iztea eskatu eta eskertuko deutsuegu.


 

ARGAZKI GALERIA

SENDI ARTEKO HITZAREN OSPAKIZUNA BAITA ELIKAGAI BILKETA BE SENDI ARTEKO HITZAREN OSPAKIZUNA BAITA ELIKAGAI BILKETA BE