ORIORA URTEERA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

ORIORA URTEERA

  • ORIORA URTEERA
  • ORIORA URTEERA
  • ORIORA URTEERA
  • ORIORA URTEERA
292019ko martxoak

DBH 1. mailako ikasle eta irakasleok, itsasoaren barri gehiago izateko helburua izanik, Orioko Txurruka Aterpetxera hurbildu ginan. Hiru eguneko urteera izanda, ilusioz eta urduri hasi genduan bidaia. Hainbat jarduera egin genduzan, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroaren bisita gidatua, Algorriko kalara oinezko ibilbidea, San Telmo eleizarako oinezko ibilbidea, itsasontziz Zarauzko Iñurritza biotopo babestua ikusi eta uraren analisia egin genduan. Baina egonaldia ez genduan horretan amaitu, eguzkitan alkarrekin jolasteko eta hondartzara joateko aukera be izan genduan! Azken egunean, Zarautzeko kaleetan orientatzen ikasi eta danok batera aterpetxean bazkaldu ostean, pena handiz eta neka-neka eginda Ikastolara bueltatu ginan.