LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA

  • LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA
  • LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA
  • LOIOLAKO “NORA ETA ZERTAN GOAZ” TOPAKETA
102019ko apirilak

Apirilaren 10ean, Elizbarrutiko Artxandape, San Fidel eta Begoñazpi Ikastoletako DBH 4. mailako ikasleok Loiolan batu ginan Elizbarrutiko Fede-Zabalkunderako Ordezkaritzak eta ikastoletako pastoral taldeek antolatutako hausnarketarako jardunaldian.

Goizeko lehen saioan Elizbarrutiko hainbat pertsonaren testigantza entzun genduan, eurek bizitako fede-ibilbidea eta lan-aukerak entzun genduzan, besteak beste, abadeenak, “eskaut” taldeetako gazteenak, hezitzaileenak... Goizari amaiera emoteko, Loiolako Basilikan otoitzalditxoa eta bizi-hausnarketa egin genduan.
Eguraldia lagun, eguerdian eguzkitan atseden eta indarra hartuz, indar barrituta bueltatu ginan Ikastolara.