2023/2024 IKASTURTEA

EUSKAL ASTEA

EUSKAL ASTEA

Ikasturte guztietan bezala, LHko ikasleek zonaldeko Berritzeguneak urtero antolatzen dauzan euskerako zenbait jardueratan parte hartzen dabe. Inguruko ikastetxe guztiek alkarreraginean, euskera hutsean, gure kultura eta ohituren barri jaso dabe.
Etapako txikienek Pio Baroja ikastetxean izan zan Munduko Kantak ekitaldian parte hartu eben bitartean, LH 2. mailako ikasleek Kirikiño Ikastolara joan ziran, koruak entzun ebezalarik. LH 6. mailako nagusitxoak be
Kirikiño Ikastolara joan jakuzan; bertan ibili ziran Onintzak, Xabatek y Unaik botatako bertsoak entzun eta jolasean. Jarduera honetan, Bertso Paperak lehiaketan irabazitako sariak be banatu ziran eta gure ikaslea dan Amaiur Zabaletak saria jaso eban. Zorionak, Amaiur!
LH 5.mailako ikasleek, Txurdinagako beste ikastetxe batzuetako ikasleakaz batera, urte birik behin izaten dan Korrika Txikiaren aldeko ibilbidea egin eben. Oraingoan euskeraren aldeko ekimen hau Europa Parkeraino heldu zan.
Baina geuk be izan doguz beste ikastetxeetako ikasleak. Horregaitik, ikasle nagusiak Ave Maria Ikastetxeko
ikasleei ongi-etorria egin eta Pipitxen irudia dauan paparrekoa egin eben. Era beran, Dantza taldeko dantzari batzuek, Txurdinaga Eskolatik etorritako txikitxoei, gure herriko dantzak irakakasteko aukera izan eben. Badakigu, maila guztietako ikasleek ezin dabena jarduera guztietan parte hartu, baina urtero antolatzen diran ekintzetan gogotsu egoten ahalegintzen gara!
 

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL ASTEA EUSKAL ASTEA EUSKAL ASTEA EUSKAL ASTEA EUSKAL ASTEA EUSKAL ASTEA EUSKAL ASTEA