GOMIZTEGI BASERRIAN
Proiektuagaz eta lan sektoreak sakontzen jarraituz, Gomiztegi Baserrian izan gara. Gomiztegi Arantzazun dagoan artzain-eskola da. Bertan gazta, esnea eta okela ekoizten da. Et guk, 3.mailakook, gazta zelan egiten dan ikusi eta ikasi dogu; horretaz gain, goizean bertan batutako ardi-esne freskoaz, gatzatua egiteko eta dastatzeko aukera izan dogu. Heldu bezain pronto, ardi-txakurra dan Lagunek harrera ederra egin deusku; jarraian, kortak ikusi doguz, arkumeak laztandu eta jana emoteko aukera izanik. Azkenean baserrikoek egindako Idiazabal gazta be dastatu dogu. Goiz ederra benetan!