LEKUKOTZA ľ Carlos Bargos, Bizkaiko Caritaseko zuzendaria | Bego├▒azpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

LEKUKOTZA ┬ľ CARLOS BARGOS, BIZKAIKO CARITASEKO ZUZENDARIA

  • LEKUKOTZA ┬ľ CARLOS BARGOS, BIZKAIKO CARITASEKO ZUZENDARIA
152019ko apirilak

Zelan ikusten dau Bilbo uria Caritas erakundeak?

Konpromisoan indar handia dauan uria da, ezbardinen arteko alkarbizitza eta gizarte kohesinoaren eta bardinatasunaren erronka dauan uria. Gaur egungo Bilbon, urigintzan egindako aldaketak eta indar turistikoak oso nabarmenak dira baina kulturartekotasuna eta alkarbizitza be zaindu eta bultzatu beharko leukez.

Caritasek dirua eta janaria banatzen dauazalako topikoa dogu. Holan da? Zer zerbitzu eskaintzen dau Caritasek?

Caritasek pertsonei laguntzen deutse, batez be, euren bizi-proiektua aurrera ataratzen, euren autonomia bultzatzen, beharrezkoak dabezan baliabideak emoten… Laguntza ekonomikoa, etxebizitza, arropak eskuragai jartzea… Kooperako denden bidez, lana aurkitzeko laguntza emotea, haurrak babestea, bakarrik dagozanei laguntzea… Zerbitzu asko 1.800 boluntarioren laguntzari esker emoten doguz. Gainera, zerbitzuak erabiltzen dabezan pertsona horreen guztien egoera, sentsibilizazinoaren eta salaketaren bidez jartzen dogu agerian.

Bilbo azken 20 urteotan Bilbo nabarmen aldatu da. Caritasera jotzen daben pertsonen errealitatea be aldatu egin da?

Bai, asko. Errealitatea oso bestelakoa da eta eskaintzen doguzan zerbitzuak be bai. Seme-alabadun guraso bakarreko familiak, bakarrik dagozan adinekoak, ahultasunean bizi diran pertsonak, etxebizitza lortzeko zailtasunak dabezanak, prekarietatean bizi diran langileak… Gaur egun, pobrezia gogorragoa, zabalagoa eta luzeagoa da.

20 urte barru Caritaseko erabiltzaileen errealitatea zelangoa izango dala uste dozue?

Bizkaiko gizarteak gaurtik aurrera emoten dauan erantzunaren araberakoa izango da. Pertsona guztientzako bizi-baldintza duinak sortzeko gai gara, hots, beharrizan eta arreta handiena dabenak babesteko. Bardinatasun eza eta justiziarik eza, gutariko bakoitzak dogun bizimoduak eta bizi-ereduak eragiten dauz. Beraz, etorkizuna gure esku dago.

Zer egin daikegu ikastetxeok Bizkaiko Caritasi laguntzeko?

Hainbat pertsonak bizi daben sufrimendua, bakardadea eta beharrizanak agerian itzi behar dira, hezkuntza komunitatean pertsona horreen egoerarekiko amorrua eta konpromisoa pizteko. Ikastetxeak egoera horreen barri emoteko, hausnartzeko eta eraldaketa ekarriko dauan alkartasun konpromisoa pizteko plataforma bikainak dira. Boluntarioak ekartzeko, diruz laguntzeko, mobilizatzeko, sentsibilizatzeko…