2023/2024 IKASTURTEA

XAKE TXAPELKETA 2019

XAKE TXAPELKETA 2019

Ikasturte honetako Xake txapelketari apirilaren 12an emon deuntsogu amaiera. Aurten, parte hartzaile kopurua handitu egin da, Lehen Hezkuntza bigarren eta hirugarren zikloko 148 ikaslek izena emon dabelarik. Maila bakoitzean, xakeko “suitzar metodoa” txapelketa bat antolatu da. Zezeilaren 22tik apirilaren 12ra bitartean, guztira, 394 xake partida jokatu dira.
Lehenengo fasean, parte hartzaile bakoitzak bost partida jokatu ostean, maila bakoitzeko lehenengo zortzi sailkatuak bigarren fasera joan dira. Bigarren fase horretan, final-laurenak eta finalaurrekoak jokatu eta gero, lehenengo biak finalerako sailkatu dira. Finalak apirilaren 12an jokatu dira. Bigarren fasera sailkatu diranak, finala zuzenean ikusteko abagunea izan badabe be, gainontzeko ikasleek, ikasgeletatik jarraitu dabe finala.
Hona hemen maila bakoitzeko txapeldunak: Bertol Solas (LH 3), Oier Martinez (LH 4), Oier Lopez (LH5) eta Kerman Abaroa (LH 6).
Xakeak zenbait gaitasun intelektual garatzen laguntzen dau; besteak beste, arreta, kontzentrazioa, sintesia, analisia, arazoen ebazpena, erabakiak hartzea, memoria, sormena, irudimena eta arrazoibide logiko-matematikoa.

ARGAZKI GALERIA

XAKE TXAPELKETA 2019 XAKE TXAPELKETA 2019 XAKE TXAPELKETA 2019 XAKE TXAPELKETA 2019