PROIEKTUARI EKINEZ | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

PROIEKTUARI EKINEZ

  • PROIEKTUARI EKINEZ
  • PROIEKTUARI EKINEZ
  • PROIEKTUARI EKINEZ
92019ko maiatzak

Daborduko hasi gara hiru urteko umeak “Arakatzen arakatzen, gure gorputza ezagutzen” proiektuagaz. Horregaitik joan ginan, ba, Bilboko Arte Ederretako Museoan dagozan hainbat artelan ikusi eta aztertzera. Artelanotan, giza gorputzari begiratu ondoren, guk landutako proiektuagaz loturarik eben aztertzen eta alderatzen ibili ginan. Museotik urten eta Artxandara joan ginan, patxadaz bazkaldu eta jolasean ibili ginalarik.
Gainera aipatu beharra dago, lehen aldiz etorri jakuzala guraso batzuk eguna gugaz batera emon eta laguntzera. Esperientzia bikaina izan zan. Mila esker emondako laguntzagaitik.