2023/2024 IKASTURTEA

EROSKI CENTERRERA

EROSKI CENTERRERA

Lantzen gagozan proiektuari ekiteko eta lan sektoreetan sakonduz, Boluetan dagoan Eroskira joan gara. Bertan, hainbat elikagai aztertu dogu, hau da, astean zenbat aldiz jan behar diran eta egunero zein elikagai jan behar dan. Bertako arduradunen azalpena entzun ostean, taldeka bildu eta gure erosketa-saskia bete dogu. Bai dibertigarria! Fruta pisatu, ogia aukeratu, hozkailuak zabaldu eta itxi… Zeregin hau egin eta gero, sekulako hamaiketakoa jan dogu, zenbait frutaz osaturiko brotxeta gozoak! Bilbobusa hartu eta asebeteta itzuli gara Ikastolara. Goiz ederra, benetan!

ARGAZKI GALERIA

EROSKI CENTERRERA EROSKI CENTERRERA EROSKI CENTERRERA EROSKI CENTERRERA