2023/2024 IKASTURTEA

BITARTEKARITZA

BITARTEKARITZA

Ikasturte honetan bizikidetza proiektuko atal nagusietariko bat jarri dogu martxan, hots, bitartekaritza proiektua. Proiektu honek umeen arteko txarto ulertuei edo gatazkei erantzuna emon gura deutso baina era berezi baten, ikasleak eurak izango dira arazoak bideratzen lagunduko dabenak. Horretarako, bitartekariak izango doguz LH 5. 6. eta DBH 1. eta 2.mailako ikasle batzuk eta jolastorduetan, beste ikasleei arazo baten aurrean, konponbidea bideratzen laguntzeko prest egongo dira. Bitartekari honeek euren ikaskideek aukeratuak izan dira eta zeregin hau borondatez egingo dabe. Ikasle gazteagoek, LH 3.eta 4. mailakoek, proiektu barri honen logoa eta leloa be asmatu dabe. Pasa dan egunean irabazleek sari bat jaso eben. Aurten hasiera besterik ez da izan, zerbitzua gainezka ibili da eta ikasleek biziki eskertu dabe aukera barri hau. Datorren ikasturtean be gogor ekingo deutsogu proiektu honi!
BITARTEKARI ARTEKARI BIZIKIDETZA SARI.
 

ARGAZKI GALERIA

BITARTEKARITZA BITARTEKARITZA BITARTEKARITZA