2023/2024 IKASTURTEA

BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN

BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN

Maiatzaren 27an, LH 6. mailako ikasleak eta DBH 1. Mailako bertsolaritza taldeko ikasleak, Bilboko beste 15 ikastetxegaz batera, Arriaga Antzokian izan ziran Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako ikasturte amaierako bertso topaketan. Guztira, ia 800 lagun bildu ziran bertsoez gozatzera.

Azken ikasturte bietan, Arantza Plazaren eskutik, gure ikasleek bertsolaritza mundua gertutik ezagutu eta bizitzeko aukera izan dabe. Ikasturteari amaiera emoteko, zer hoberik bertso saio berezi hau baino.

“Herribitxi” antzerki taldekoen gidaritzapean, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Miren Amuriza eta Txaber Altube bertsolariak ikasleek prestatutako gai eta puntuei erantzun eutsien. Bertsolariek, ikasleen artean librean jarduteko abagunea be izan eben. Horrez gain, ikasleek Mikel Inuntziaga musikariagaz hainbat kanta abestu ebezan, “Mundu bat bertso” kantagaz amaiera emonez saioari.

Ekialdia amaitzeko, Ikastola zein gainontzeko ikastetxeetako ordezkariek oholtza gainera igon eta ikasturteko lanaren erakusgarri dan diploma jaso eben.

ARGAZKI GALERIA

BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN BERTSOLARITZA ARRIAGA ANTZOKIAN