NAGUSIAK GUREAN
LH 3. mailako ikasleek goiz berezia eta hunkigarria izan dabe! Zergaitik? Ba, Txurdinagabarri Nagusien Egoitzako nagusiak ikasleen adinera egokitutako ipuinak kontetan etorri jakezalako. Ipuinak ez eze, euren umezaroko eta gaur egungo egoera be alderatu eta partekatzeko astia izan dabe. Hau bai hau aukera! Eskerrik asko, irakatsi, erakutsi eta azaldutako guztiagaitik. Datorren ikasturterarte!