2023/2024 IKASTURTEA

Lekukotza: Elizbarrutiko Misioetako Ordezkaritzako arduradunak

Lekukotza: Elizbarrutiko Misioetako Ordezkaritzako arduradunak

Feli Martin, Merche Aguirre eta Pilar Larizgoitia. Elizbarrutiko Misioetako Ordezkaritzako zuzendaria eta arduradunak.

 

1.- Zelan ikusten dozue gizartea Elizbarrutiko Misinoen Ordezkaritzatik?

Alde batetik,  beldur dan eta aurreretxiz beterik dagoan gizarte individualista ikusten dogu. Kontsumista…

Beste alde batetik, gerra, gosea eta klima bortitzetik alde eginez etortzen diran errefuxiatu eta migranteen aldeko kexka eta horretarako sortu diran plataforma sozialak eta Eleizako taldeak ikusten doguz. Sare sozialetan  mundua hobetzeko hainbat arlotan lan egiten daben gazteengan be potentzial handia ikusten dogu.

2.- Zein da zuon lana Misinoetako Ordezkaritzan?

Misinoetako Ordezkaritzaren lana, Elizbarrutian alderdi misiolaria bultzatzea da. Gure ildo estrategikoak sustapen misiolaria eta eleizen arteko alkarlana dira, Bizkaiko misiolariakaz hartu-emon zuzena izanik. Jesusen Jainkoa hurreratuz eta ezagutzera emonez, bokazio misiolariak bultzatuz. Alkartasuna eta justizia ekarriko daben proiektuetan lagunduz. Kanpainen, prestakuntzen eta sentsibilizazioaren bidez, sentipen misiolari unibertsala bultzatuz. Justizia, bakea, zuzenbidea eta munduan orden barria piztuko daben jarrera eta bizi aukerak sustatuz. Horregaitik sortu dogu Kidenda –Bidezko Merkataritza proiektu barria (Caritas eta Alboan erakundeakaz batera).

3.- Azken 20 edo 30 urteotan mundua nabarmen aldatu da. Zelan ikusten dozue aldaketa hau Misinoetatik?

Mundua txikiago egin da. Errazagoa da beste herrialde batzuetara bidaiatzea. Gazteei kooperazio esperientziaren bat izateko aukera hainbat GKEk eskaintzen deutse eta.

Konpromisoa ulertzeko era aldatu egin da. Gaur egun konpromisoa epe laburrerako hartzen da.

Benetan misiolaria dan lana ez da aldatu, hau da, Jesusen Jainkoaren aldetik txiroenenganako abagunea hautatzea.

4.- Hegoaldeko herrialdeen errealitatea 20 urte barru zein izango dala uste dozue?

Bizi daben egoera latzaz jabetuta, gobernu populistak, gerrateak, gosea… baikorrak izan gura dogu. Aurrerapausuak emoten gabilz: pertsona guztien dignitatearen aldeko kontzientzia gero eta handiagoa da, Amalurra zaintzen da, Giza Eskubideen aldeko borroka areagotu egin da… horretan misiolariak be lagundu dabelarik. Horreek guztiek, astiro bada be, aldaketa ekarriko dabe. Pausu txikiak emonez, Jainkoaren Erreinurantz hurbilduko garala uste dogu.

5.-Zer egin daikegu ikastetxeok Misioen Ordezkaritzagaz batera? 

Frantzisko Aita Santuak esaten deuskun legez: “ez daukagu saltzeko produkturik, komunikatzeko bizitza bat baino”. Pentsatu daigun, misiolarien lekukotzak Jesusen mezua barneratzeko baliabidea dirala.

Horretarako, misiolarien apostua Lurreko azkenengoen aldeko borroka dala trasnmitituz, herri eta kultura guztien artean, pertsona guztientzako justuagoa eta bardinagoa dan mundua eginez.

Horregaitik, kanpaina, lekukotza, sentsibilizazino proiektu, guraso eta ikasleen bidez, Misio-sentsibilizazioan laguntzen jarraitzea ezinbestekoa dalakoan gagoz.

ARGAZKI GALERIA

Lekukotza: Elizbarrutiko Misioetako Ordezkaritzako arduradunak