HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA
Hamaiketako osasungarria hartzea xede izanik, ikasturte hasiera honetan, urte biko umeek, goiz erdian fruta jaten hasi dira. Oraingoz, egunero jaten dabe madaria, sagarra eta platanoa. Dana dala, ikasturteak aurrera egin ahala, beste fruta batzuk be jango dabez. Ikastolara egunero heltzen diran fruta honeek, bertan zuritzen eta zatitzen dira. Beraz, gurasoek ez dabe hamaiketakoa ekartzeko ardurarik izango.