URDAIBAI, INGURUMENA ZAINTZEAREN GARRANTZIA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

URDAIBAI, INGURUMENA ZAINTZEAREN GARRANTZIA

  • URDAIBAI, INGURUMENA ZAINTZEAREN GARRANTZIA
  • URDAIBAI, INGURUMENA ZAINTZEAREN GARRANTZIA
  • URDAIBAI, INGURUMENA ZAINTZEAREN GARRANTZIA
  • URDAIBAI, INGURUMENA ZAINTZEAREN GARRANTZIA
102019ko urriak

Urdaibaik eskaintzen deuskuzan altxorrez gozatzeko era asko dagoz, natura eta aparteko edertasuna dauan ingurune hau, 1984an UNESCOk Biosferaren erreserbatzat jo eban. Urteeraren abiapuntua, Ercilla dorre historikoaren gainean dagoan Bermeoko Arrantzale Museoa izan zan. Bertan, arrantzale euskaldunen bizitza, ohiturak eta txalupak ikusi genduzan.
Baina ingurunearenganako errespetua sustatzeko eta Urdaibaiko itsas fauna bertatik bertara ikusteko, ez dago itsasontzian igon eta ibilalditxoa egitea baino aukera hoberik. Beraz, Hegaluze izena dauan itsasontzia hartu eta ordubatez, Urdaibaiko kosta osoa ikusi genduan, besteak beste, inoiz ahaztuko ez doguzan Izaro irla misteriotsua, iragangaitzak diran Ogoñoko kobak, Laga eta Laidako hondartzak edota Elantxobe eta Mundakako herri bitxiak. Ibilaldia, antzina familiak arrantzaleen zain egoten ziran Bermeoko Talan egin genduan bazkariagaz amaitu genduan.
Txango honek ikasleen arteko hartu-emonak sendotzeko eta batez be, ingurumena zaintzeak dauan garrantziaz jabetzeko lagundu deuskulakoan gagoz. Hau bai hau abentura!