BALOREAK IBILIAN PROIEKTUA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

BALOREAK IBILIAN PROIEKTUA

  • BALOREAK IBILIAN PROIEKTUA
  • BALOREAK IBILIAN PROIEKTUA
142019ko urriak

Urriaren 4an, Begoñazpi Ikastolako DBH 3. eta DBH 4. mailako ikasleak Baloreak Ibilian proiektuaren aurkezpenaren lekuko izan ziran. Bertan, gaur egun gazteen artean ezagunak diran hainbat gai jorratu ziran, besteak beste, genero indarkeria, arrazakeria, eskola jazarpena eta homofobia. Guztira hiru lagunen testigantzak entzun ebezan, eskolan jarrera homofobikoa pairatutako gaztearena, genero indarkeria jasandako emakumearena eta Angolatik etorritako mutilarena.