ALEJANDRO LABAKA ETA INES ARANGO MISIOLARIEN ERAKUSKETAN | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

ALEJANDRO LABAKA ETA INES ARANGO MISIOLARIEN ERAKUSKETAN

  • ALEJANDRO LABAKA ETA INES ARANGO MISIOLARIEN ERAKUSKETAN
  • ALEJANDRO LABAKA ETA INES ARANGO MISIOLARIEN ERAKUSKETAN
  • ALEJANDRO LABAKA ETA INES ARANGO MISIOLARIEN ERAKUSKETAN
  • ALEJANDRO LABAKA ETA INES ARANGO MISIOLARIEN ERAKUSKETAN
152019ko urriak

1987ko garagarrilean, Alejandro Labaka euskal gotzainak eta Ines Arango lekame kolonbiarrak, Amazoniako tribuen eta petroleo konpainien arteko bitartekaritza lanean ebilzala galdu eben bizia. Misiolari bi honeei omenaldia egiteko asmoz, eta Aita Santuak aurten, urria Ezohiko Hil Misiolaria izendatu dauala aprobetxatuz, Misio Ordezkaritzak eta Kaputxinoen Komunitateak Deustuko Unibertsitatean misiolariok Amazonian eginiko lana gogoratzen dauan erakusketa antolatu dabe.

Ikasleek erakusketa ikusteko aukera emon euskunean, ez genduan inongo zalantzarik izan. Azken baten, Amazonian daben errealitatearen barri jaso eta bertan misiolariek egiten daben lana ezagutzeko aukera parebakoa zala uste genduan eta.

Hainbat saiotan gaia ikasgelan landu ostean, joan dan astelehen eta martitzenean DBH 2. mailako ikasleakaz bisita gidatua egiten joan ginan Deustuko Unibertsitatera. Joseba Bakaikoa kaputxinoaren laguntzaz, Amazoniako herri indigenen hainbat egoera zein ezaugarri ikasi genduan: hizkuntza eta lurrak babesteko egin daben lana, Eleizako misiolariek bertan egin dabena… Bai ikasitakoa, bai ikasleek egin daben balorazinoa egokia eta positiboa izan da.

Erakusketa bisitatzeko epea amaitu dan arren, Alejandro Labaka euskaldunaren bizitzaren gaineko dokumentala ikustera gonbidatzen zaituegu: https://youtu.be/EBiKUgPHAkQ