2023/2024 IKASTURTEA

LH: PROIEKTUARI EKINEZ

LH: PROIEKTUARI EKINEZ

LH 4. mailakook daborduko heldu deutsogu “Izan diralako gara, garalako izango dira” proiektuari. Gure helburua, nor garan eta nor izan gura dogun kontuan izanik, Eukal Herriari buruzko azterketa egin ondoren, landutakoa ikastea izango da. Horregaitik, hainbat jarduera ez ezik, ibilalditxoa be egin dogu. Gastronomia jorratzen hasi garanez, pasa dan martitzenean, jolastoki berdea sute bihurtu eta orea jaso ostean, taloak egin genduzan baita beranduago txorizoagaz jan be. Ekinean ibili ginan goizean.
Hurrengo egunean, eguaztena, Artziniegara joan ginan bertako museo etnografikoa ikustera. Gure arbasoak zelan bizi, lan egin eta jolasten eben ikusteko aukera izan genduan. Museoko gela bakoitzak iraganera eroan ginduzan, gure aitita-amama, birraitita-birramamak bizitakoa ikusi eta aztertzeko xedea izanez. Danok dakigu izan ziralako garala eta garalako izango dirala.

ARGAZKI GALERIA

LH: PROIEKTUARI EKINEZ